Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea: Ferdoux Estructuras, S.L. (NIF: B75093732)

Helburuak: Gure produktu eta zerbitzuak kudeatzea (batez ere, hormigoirako armadura pasiboen fabrikazioa); webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; Ferdoux-en jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea; enpresaren produktu eta jarduerekin lotutako merkatal-komunikazioak bidaltzea

Legitimizazioa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) - Gure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko, datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.) - Ferdoux-en legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak izan ezik

Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Lastaola Poligonoa, A2 nabea, 20120 Hernani (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: info@ferdoux.eu edo 943555324 telefono zenbakian


Ferdoux-en Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

1. Tratamenduaren Erantzulea

Ferdoux Estructuras, S.L., aurrerantzean “Ferdoux” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.

  • I.F.Z.: B75093732
  • Helbidea: Polígono Lastaola, Nave A2
  • Herria: 20120 Hernani (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943555324
  • Helbide elektronikoa: info@ferdoux.eu

2. Indarrean dagoen legeria

Ferdouxek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  • a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  • b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  • c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Ferdouxen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Ferdouxen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Ferdouxen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  • a. Hormigoirako armadura pasiboak fabrikatzeko gure produktuak eta zerbitzuak eta horiekin lotutako jarduerak eskaintzea. Legitimazio-oinarri nagusia: Gure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.)
  • b. Jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; enpresaren produktu eta jarduerekin lotutakomerkatal-komunikazioak bidaltzea. Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  • c. Webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; enpresaren jarduerekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; Ferdouxen kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere. Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

4. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira.


5. Sekretu eginbeharra

Ferdoux erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Ferdouxen la egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.


6. Datu pertsonalak biltzea

Ferdouxek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, enpresak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Ferdouxek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Elkarteak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Ferdouxek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.


7. Curriculumak

Formularioen, posta elektronikoen edo antzeko mekanismoen bidez curriculum vitaea ematen duen erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak “Administrazioa” izeneko datu-tratamenduan sartzeko. Zure datuak erabili ahal izango dira tratamenduaren arduradunaren langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte har dezazun. Halaber, tratamenduaren arduradunak langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei ere laga ahal izango zaizkie zure datuak.


8. Segurtasun Neurriak

Ferdouxek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Ferdouxen erantzukizunpekoak.


9. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943555324 telefono zenbakia edo info@ferdoux.eu helbide elektronikoa erabili ditzake.


10. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Polígono Lastaola, Nave A2, 20120 Hernani (Gipuzkoa), telefonoa: 943555324 edo, bestela, info@ferdoux.eu helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).


11. Indarraldia eta aldaketak

Ferdouxek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Ferdouxek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Ferdouxek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.


12. Jurisdikzioa

Ferdoux eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Ferdoux eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Ferdouxek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.